Udalerriko enpresa-ehunaren konektibitatea areagotzeko atari digitala sortu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2010/09/07
Informazioa trukatzeko, komunikaziorako eta tokiko enpresen arteko lankidetzarako bideak ezartzeko lanabesa izatea du xede euskarri digital honek. • Ataria (irisgarritasuna eta ikusgarritasuna indartze aldera, Udalaren web orrian dago ostataturik) http://www.amorebieta-etxano.net/conocer/empresas da. Beren datuak eta ezaugarriak eman dituzten enpresen eta entitate sozialen direktorioa dago bertan. Enpresei buruzko albisteetarako, eta enplegu (eskaintza eta eskaria) eta prestakuntza gaien gaineko informaziorako atala ere badauka. • Udala, udalerriko enplegua sustatzeko eta enpresa arteko garapena bultzatzeko, gauzatzen ari den ekimenen arteko beste bat da hau. Orain arte burututakoen artean, enpresen foroa, enplegu-plana, prestakuntza-ikastaroak eta udalerriko langabetuak kontratatzeagatik tokiko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak dira azpimarragarrienak. • Bilera izan zuten joan den ostiralean, martxoak 22, udal arduradunek eta Udalak bultzatutako enpresen arteko foroa osatzen duten enpresek. Enpresek emandako informazioa bildurik sortu den atari berria aurkeztea izan zen bileraren xedea.

Amorebieta-Etxano, 2013ko martxoaren 22a. Udalerriko enpresa-ehunaren konektibitatea areagotzeko atari digitala sortu du Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Informazioa trukatzeko, komunikaziorako eta  Amorebieta-Etxanoko enpresa ehuna osatzen duten erakundeen arteko lankidetzarako bideak ezartzeko lanabesa izatea du xede euskarri digital honek.

Horrela, ataria (irisgarritasuna eta ikusgarritasuna indartze aldera, Udalaren web orrian dago ostataturik) http://www.amorebieta-etxano.net/ezagutu/enpresak da. Beren datuak eta ezaugarriak eman dituzten enpresen eta entitate sozialen direktorioa dago bertan. Enpresei buruzko albisteetarako, eta enplegu (eskaintza eta eskaria) eta prestakuntza gaien gaineko informaziorako atala ere badauka.

Tresna malgua izango da, eta enpresek datuak eguneratzeko eta direktorioarekin bat egiteko aukera izango dute Udaleko Gizarte Ekintza sailarekin harremanetan jarrita, edo sustapena@amorebieta.net helbide elektronikora zuzenduta.

Sare-lana sustatzea eta udalerriko enpresen arteko sinergiak sortzea da ataria sortu izanaren helburua, eta Udala, udalerriko enplegua sustatzeko eta enpresa arteko garapena bultzatzeko,  gauzatzen ari den ekimenen arteko beste bat da. Orain arte burututakoen artean, enpresen foroa, enplegu-plana, prestakuntza-ikastaroak eta udalerriko langabetuak kontratatzeagatik tokiko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak dira azpimarragarrienak.

Aurkezpena enpresei

Bilera izan zuten joan den ostiralean, martxoak 22, udal arduradunek eta Udalak bultzatutako enpresen arteko foroa osatzen duten enpresek. Enpresek emandako informazioa bildurik sortu den atari berria aurkeztea izan zen bileraren xedea.

Lanabesaren erabilera eta funtzionaltasuna, eta bertan aurki daitekeen informazioa bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten enpresen ordezkariek topaketa honetan.