Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Amorebieta-Etxanoko emakume migratuen topaketa antolatu du

2021/04/27
• Topaketa ostiral honetan, apirilaren 30ean, ospatuko da, 17:00etan, Nafarroa Zentroko beheko solairuan. Topaketa honek, harrera- eta ikaskuntza-gune indibidual eta kolektibo bat eskaini nahi du, emakume migratuek gizarte berrian aurre egin behar izan dieten egongune, erresistentzia, borrokei eta errealitateari buruz hausnar dezaten. • Proiektu hau Amorebieta-Etxanoko Udalak otsailaren 26an onartu zuen III. Berdintasun Planaren barruan garatutako programa batean kokatzen da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 26an, astelehena. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak emakume migratuen topaketa antolatu du, kolektibo hori ikusarazteko eta haien kezkak, zalantzak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko.

Topaketa ostiral honetan, apirilaren 30ean, ospatuko da, 17: 00etan, Nafarroa Zentroko beheko solairuan. Topaketa honek, harrera- eta ikaskuntza-gune indibidual eta kolektibo bat eskaini nahi du, emakume migratuek gizarte berrian aurre egin behar izan dieten egongune, erresistentzia, borrokei eta errealitateari buruz hausnar dezaten. Guztia, testuinguru berri horretan hobeto kokatzeko tresnak izan ditzaten.

Proiektu hau Amorebieta-Etxanoko Udalak otsailaren 26an onartu zuen III. Berdintasun Planaren barruan garatutako programa batean kokatzen da. Plan honek emakume migratuekin egindako prozesu-programa bat ezartzen du, haien behar eta interes estrategikoak ezagutzeko eta emakume migratuen eta autoktonoen arteko topaketa errazteko.

Parte hartzea

Parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eta ekitaldiak doako haurtzaindegi zerbitzua izango du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean Berdintasun Zerbitzura, 946300002 telefono-zenbakira deituz edo bidali mezu elektroniko bat berdintasuna@amorebieta.eus helbidera.

Zuen zain egongo gara!