Udalaren webguneko trafikoak % 43ko igoera izan zuen 2020an

2021/02/18
Webguneak 171.154 bisita eta 93.273 erabiltzaile izan zituen guztira. Pandemiaren urtean, %18,41 erabiltzaile berri gehiago erakartzea lortu da. Gehien kontsultatu diren atalei dagokienez, eskelak, Gane udal igerilekuen edukiera, Covid-19ari buruzko informazioa duen atala eta albiste orokorren atala nabarmentzen dira.

Amorebietan, 2021eko otsailaren 18an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udalaren webguneak 171.154 bisita eta 93.273 erabiltzaile erregistratu zituen 2020an zehar, 2019ko datuekin alderatuta %43 eta %16 gehiago. Pandemiak markatutako urte honetan, erabiltzaile berrien kopurua %18,41 igo da eta ikustaldi globalen kopurua 51.847 hazi da. Horrela, 2019ko datuekin alderatuta, 454.000 ikustaldi baino gehiago egin dira webguneko hainbat ataletara, %58,10 gehiago.

Udalaren webgunean kontsulta gehien izan zituzten atalak, orrialde nagusiaren ondoren, Udalak pandemiaren hasieran, herritarrak azkar eta arin informatzeko helburuarekin webgunean ezarri zituen aparteko atalak izan ziren. Ildo honetan, nabarmentzekoak dira eskelak (15.664 bisita), Gane udal-igerilekuen edukiera-kontrola (13.595 bisita), Enplegu Publikoaren atala (10.879 bisita), Covid-19aren ondorioz eta "Amorebonoak" ekimena dela eta, bereziki sortutako atalak (bakoitzak 7.000 ikustaldi baino gehiago). Baina, zalantzarik gabe, 2019ko datuekin alderatuta, trafiko gehien izan zuten bi sekzio finkoak albisteen atala (468 ikustalditik 6.521 ikustaldira) eta iragarki-taula (5.475 ikustaldi eta % 42ko igoera) izan ziren.

Sarbideak eta sare sozialak

Webgunera sartzeko bitartekoei dagokienez, bisita zuzenak %39,08 igo ziren eta sare sozialetatik etorritakoak %474,02. Webgunean egin ziren 171.154 saioetatik, 6.894 gizarte-erreferentzien bidez egin ziren. Izan ere, Udalaren Facebook orria izan zen ekarpenik handiena egin zuena, 6.470 saio egin baitziren guztira; ondoren Twitterreko kontu ofiziala, 412 bisitarekin.

Gailu mugikorretatik egindako bisitek % 33,88 egin zuten gora, 2019an 33.500 izatetik 2020an 44.581 izatera igaro ziren. Bestalde, ordenagailuetatik egindako sarrerak %7,59 hasi ziren, 47.476 ikustaldietara helduz.

Generoari dagokionez, erabiltzaileen %59,08 emakumeak izan ziren eta %40,92 gizonak. Bi kasuetan, gorakada nabari da aurreko urtearekin alderatuta, goranzko joera hau emakumeen kasuan bereziki nabarmena izanik; 16.417 erabiltzaile izatetik 20.017 izatera igaro da, %21.93ko igoerarekin.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, udalaren webgunea herritarren informazio eta partaidetzarako iturri gisa erabiltzen jarraituko du, zornotzarrengandik gertu egoteko bere konpromisoa indartuz eta berretsiz.