Udalak udalerrian enplegu sormena sustatzeko laguntzak ematea onartu du

2021/01/28
Laguntza horietara bideratutako funts publikoak 60.000 €-koak dira. Laguntzak Amorebieta-Etxanon lantokiak dituzten eta langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzten, behin-behineko kontratu bat mugagabe bihurtzen duten edo lanaldia gutxienez % 50era luzatzen duten enpresa edo erakundeentzat izango dira.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko urtarrilaren 28an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak deialdia ireki du Amorebieta-Etxanoko udalerrian enplegua sortzeko laguntzak emateko.

Deialdi honen xedea Amorebieta-Etxanon lantokiak dituzten eta udalerriko langabeak kontratatzen dituzten, behin-behineko kontratu bat mugagabe bihurtzen duten edo lanaldia gutxienez % 50era zabaltzen duten enpresa edo erakundeei laguntza ekonomikoak ematea da, horrela lan-baldintzak hobetuz. Era berean, enpresa-ekimen bat gauzatzen duten langabeei diru-laguntzak ematea arautzen da.

Laguntza horietara bideratutako funts publikoak 60.000 €-koak dira. 2020ko abenduaren 10etik 2021eko abenduaren 9ra bitartean egin diren langabeen lan-kontratazioek jaso ahal izango dituzte laguntzak. Kontratatutako pertsonek zein ekintzaileek Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon beharko dute azken 5 urteetan, etenik gabe, edo 5 urtez, etenik gabe, 15 urtezAmorebieta-Etxanon lantokiak dituzten eta udalerriko langabetu bat kontratatzen duten enpresa edo erakundeek 5.000 eurorainoko diru-laguntza jasoko dute. Bestalde, langile baten lanaldia gutxienez % 50 handitzen dutenek gehienez 4.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako gastuetarako erabili beharko dira. Bestalde, sortu berri diren negozioek 4.000 eurorainoko laguntzak jaso ahal izango dituzte, Gizarte Segurantzako gastuetarako zein material teknikorako.

Eskabideak deialdia Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko abenduaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (aldez aurretik hitzordua eskatuz 010ean, 94 630 00 02 telefono zenbakira deituz, https://www.amorebieta-etxano.eus/tramiteak/aurretiko-hitzordua webgunean eta udaletxean eta Zelaieta Zentroan dauden kutxazain automatikoetan).