Udalak Larreako Haurreskola hobetzeko obren lizitazioa onartu du

2021/03/18
• Proiektuak 83.415,22 euroko inbertsioa izango du eta uztailean eta abuztuan gauzatuko da, ikasleen oporraldiarekin bat eginez. Jarduketa honekin, instalazioak nabarmen hobetuko dira, bi eremu funtzional berriren bidez osatuz. • Jarduera honi esker, bi ikasgelekiko komunak izango diren garbitasun-eremurako eta elikagaiak prestatzeko bi gune berri sortuko dira; gela nagusia ere, jarduera-eremuan eta atseden-gunean banatuko da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 18an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udalak Larreako Haurreskola hobetzeko lanak lizitazio publikora atera ditu. Honakoak, Haurreskola honetako 0 eta 1 urte bitarteko gelak eraberritzeko eta egokitzeko obrak dira. Proiektuak 83.415,22 euroko inbertsioa izango du  eta uztailean eta abuztuan gauzatuko da, ikasleen oporraldiarekin bat eginez. Jarduketa honekin, instalazioak nabarmen hobetuko dira, bi eremu funtzional berriren bidez osatuz.

Jarduera honi esker, bi ikasgelekiko komunak izango diren garbitasun-eremurako eta elikagaiak prestatzeko bi gune berri sortuko dira; gela nagusia ere, jarduera-eremuan eta atseden-gunean banatuko da.

Garbitasun-eremu berria bi gelen arteko tartean kokatuko da, bi geletatik sartzeko aukera izango da eta sabairaino itxita egongo da; tarteko zerrendan beirate bat izango du ikasgelarekin ikus-lotura bermatzeko. Altzari aldagarri bat prestatuko da eta bertan kuxin-aldagailuak eta bainuontzia jarriko dira. Altzariari esker, igotzeko eskailerak eta garbitasun-produktuak ere biltegiratu ahal izango dira.

Elikagaiak prestatzeko gunea garbitasun-eremuarekin lerrokatuko da eta kasu horretan, bi geletatik ere sartu ahal izango da. Eremu horretan armairu bat jarriko da, garbitasun-eremutik bereizteko manpararen kontra. Armairu horretan, hozkailua, harraska eta elikagaiak gordetzeko apalak jarriko dira.

Atsedenlekua eta ikasgelak

Atseden-gunea ikasgelen hondoan egongo da. Bertan, isolamendu akustikoa duen pladur-trenkada bat, igarotzeko ate bat eta espazioen arteko ikus-komunikazioa bermatuko duen leiho bat altxatuko dira. Sabai faltsu bat jarriko da isolamendu akustikoa hobetzeko eta lurrean dagoen oholtza flotatzailea birjarriko da.

0 eta 1 urte bitarteko bi gelei dagokienez, orain arte zuten espazioa mantenduko dute, gutxi gorabehera 30 m², eta bi gela horien barne-banaketa baino ez da aldatuko, goian deskribatutako eremu berriekin osatuta geratuko baitira. Azkenik, ikasgelak egokituko dira sistema elektrikoa eta argi-sistema eguneratuz; hormak ere berriro margotuko dira.