Amorebieta-Etxanoko Udalak lapurretak eta iruzurrak ekiditeko hitzaldia antolatu du

2018/04/13
• Ertzaintzako Segurtasun sailekoek emango duten hitzaldia 60 urtetik gorakoentzat da. • Hitzaldia NAGUSI ARETOAN izango da apirilaren 19an, 18:00etatik 19:30era.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, NAGUSI ARETOren bidez “Lapurreten eta iruzurren prebentzioa” hitzaldia antolatu du.

Ertzaintzako Segurtasun sailekoek emango dute hitzaldia, 60 urtetik gorakoentzat da, horrelako delituen  jomuga izaten baitira sarri askotan.
Hitzaldia NAGUSI ARETOAN  izango da apirilaren 19an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Lapurretek, batik bat indarkeriaz egiten direnean, eta banketxera  bereziki dirua ateratzera joatean, paira daitezkeen iruzurrek eragiten duten beldurra da nagusien eta euren senitartekoen ardura handi eta nabarmenetako bat.

Hori kontuan hartuta, mota honetako delituen ezaugarri ohikoenak ezagutzera ematea eta arriskugarriak izan daitezkeen egoerak identifikatzen laguntzea da hitzaldiaren helburua, horrelakoak prebenitzeko aholkuak eta jarraibideak ere emanez.

Izena emateko, herriko pertsona nagusiek NAGUSI ARETOra jo dezakete astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu: 94 694 11 29.

Plaza kopurua mugatua da.