Udalak herrian drogen eta IKTen erabilerari eta kontsumoari buruzko iritzia eta ikuspegia jakin nahi du galdeketa baten bidez

2021/06/16

Urteak dira gure herriaren errealitatea aldatzen joan dela, baita drogen kontsumoari eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez ere. Aurrekoek sor ditzaketen ondorio negatiboei aurre egiteko, Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana erabiltzen dugu. Tresna horrek drogen eta IKTen erabilera okerrak eta abusuak eragindako arazoak prebenitzeko egiten diren ildo estrategikoak, objektiboak eta ekintzak jasotzen ditu.

Aurten, Amorebieta-Etxanoko Adikzioen Prebentziorako II. Tokiko Plana prestatzen ari gara (2021-2025). Horretarako, kontsumoari buruzko inkestak egin ditugu udalerriko ikastetxeetan (lehen hezkuntzatik batxilergo eta lanbide heziketara).

Halaber, uste dugu Amorebieta-Etxanon bizi diren pertsonen ikuspegiak eta ezagutzak ezinbestekoak direla plan berri hau eratzeko. Horregatik, lau eztabaida-talde egin ditugu osasun arloko langileentzat, udaleko langileentzat, ikastetxe eta familientzat, bai eta merkatari, ostalari eta elkarteentzat.

Orain, zure jakintza izatea gustatuko litzaiguke, eta, batzuetan parte hartzea zaila dela dakigunez, hemen duzu inkesta labur batera eramango zaituen esteka bat, herrian drogen eta IKTen erabilerari eta kontsumoari buruz duzun iritzia eta ikuspegia uzteko aukera izan dezazun. Uztailak 5era arte bete ahal izango duzu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!