Udalak bukatu ditu Urritxeko institutuaren ondoan dagoen aparkalekua hobetzeko lanak

2021/08/13
Amorebieta-Etxanoko udalak 24.000 euroko inbertsioa egin du.

Urritxeko institutuaren ondoan dagoen aparkalekuak itxura eraberritua du. Udako oporraldiaz baliatu, eta aparkalekuak sasoi honetan erabiltzaile gutxiago dituela kontuan izanda, Amorebieta-Etxanoko udalak hasi eta bukatu ditu hobetze lanak.

 

Asfaltatze lanak, hobekuntzarik nabarmenena

Udalak ingurua garbitzen hasi zituen aparkalekuko lanak. Ondoren, euri-urak ondo drainatzeko sistema konpondu zuen, euri asko egiten duen egunetan arazorik ez izateko. Lan horiek bukatuta, zoladura berritu eta aparkalekua asfaltatu zuen. Obra amaitzeko, aparkalekuan seinalizazio berria jarri zuen.