Udalak Amorebono 2021 kanpainari atxikitzeko deia egiten die udalerriko negozioei

2021/05/19
• Interesa duten negozioek kanpainari atxikitzeko eskaera gaur, maiatzak 19, asteazkenetik aurrera egin ahal izango dute.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 19an, asteazkena. Amorebono 2021, Amorebieta-Etxanoko udalerrian jarduera ekonomikoa sustatzeko kanpaina, abian da.

Aurreko edizioetan bezala, kanpainaren ardatza udalerrian jarduera ekonomikoa sustatzea izango da, hurbil erostea bultzatuz, hain zuzen ere herriko negozioetan eta lehenengo sektoreko ekoizleei.

Kanpaina honetan Amorebieta-Etxanon saltokia duten negozio guztiek eta lehenengo sektoreko ekoizleek parte hartu dezakete, baldin eta 25 langile baino gehiago ez badituzte.

Kanpainari atxikitzea

Kanpainan parte hartu nahi duten negozioek, establezimendu guztietara aldez aurretik bidalitako inskripzio-orriaren bidez inskribatu ahal izango dira. Orri hori Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Herriko Plaza, z/g) aurkeztu beharko da astelehenetik ostiralera, 7: 30etik 15: 00etara. Kanpainaren oinarriak eta izena emateko formularioa jaso ezean, HAZ bertan ere egongo dira eskuragarri.

Interesa duten negozioek kanpainari atxikitzeko eskaera gaur, maiatzak 19, asteazkenetik aurrera egin ahal izango dute.