Amorebieta-Etxanoko Udalak akordio bat sinatu du herriko langabetuak laneratzeko

2018/05/17
- Chaves Bilbao, International Bronmetal, Vizcaína de Industria eta Comercio e Ibaitor enpresekin sinatu du hitzarmena. - Helburua herritarren prestakuntza eta enplegagarritasuna bultzatzea da.

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzaren 16a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Chaves Bilbao, International Bronmetal, Vizcaína de Industria eta Comercio e Ibaitor enpresekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du langabetuei prestakuntza eman eta ondoren laneratzeko. Akordio honekin Udalak herriko langabetuen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetu eta herritar hauek laneratu nahi ditu.

Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak profesionaltasun egiaztagiria lortzeko ikastaroak eskainiko dizkie langabezian dauden herritarrei, ikastaroa amaitu ondoren berehala laneratzeko aukera izan dezaten.

Enpresek hautagaien artean gehienez 15 lagun aukeratu ditzakete prestakuntza jaso dezaten

Kontratatzeko konpromisoa
Enpresek hasierako taldeko parte-hartzaileen %50 kontratatzeko konpromisoa hartzen dute, gutxienez 6 hilabeterako lanaldi osoan edota 12 hilabeterako lanaldi erdian. Kontratua prestakuntza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteren barruan egin behar da. Langileak lan kontratu bidez kontratatuko dira. Ezin izango dira ondokoak erabili: praktikaldiko lan-kontratuak edo prestakuntza lotura duten kontratuak.

Gainera, hautagaiak aukeratzerakoan, gizon-emakumeen arteko berdintasun printzipioa aplikatuko da, gutxienez sexu bakoitzak %40ko ordezkaritza izan beharko duelarik, betiere hautagai kopuruak horretarako bide ematen badu.

www.amorebieta-etxano.eus