Udalak ‘totema’ jarri du Konbenio Plazan, Amorebietako Hitzarmena sinatu zela 150 urte betetzen diren egunean

2022/05/24
• Ekitaldia Belaustegigoitia etxearen aurrean egin da, 1872ko maiatzaren 24an Amorebietako Konbenioa sinatu zen lekuaren parean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak oroitzaperako plaka edo totema jarri du gaur, maiatzak 24, Konbenio Plazan, Belaustegigoitia etxearen aurrean; izan ere, gaur 150 urte betetzen dira bertan Amorebietako Konbenioa edo Hitzarmena jasotzen zuen akordioa sinatu zela. Ekitaldian izan dira Andoni Agirrebeitia alkatea eta Luciano Martinez Kultura eta Kirol zinegotzia.

Amorebieta-Etxanoko Udalak konbentzio honen inguruan gertatutako guztia ekarri du gogora maiatzean zehar, gaur amaiera izango duen programa zabal baten baitan. Agirrebeitiak gogoratu duen moduan, leku hori, Belaustegigoitia etxea, funtsezko izan zen azken Karlistaldian bakea lortzeko negoziaketetan: «gure udalerria itun baten lekuko izan zen, gerora babestu ez zen gertaera historiko baten testigu. ‘Totem’ edo plaka honekin zornotzarren artean bizirik egotea nahi dugu gure udalerrian bakearen alde egindako ahalegina; eta modu berean, Amorebieta-Etxanoko historian».

 

Plakaz gain, kalearen izenak berak ere orain 150 urte gertatutakoa gogora ekartzen duela adierazi du Luciano Martinezek: «Agirrebeitiak azaldu duen moduan, Amorebietako Konbenioa edo Hitzarmena Belaustegigoitia etxean sinatu zen, eta XIX. mendetik, etxea  bera eta kalea Konbenio izenarekin ezagutzen dira. Horrek erakusten du garai hartako zornotzarrentzat gertatutakoak izan zuen garrantzia».