Amorebieta-Etxano garraio jasangarri baten alde bidea egiten

2018/09/20
• Amorebieta-Etxanoko Udalak “Mugikortasunaren Astea” antolatu du, kontzientziatzeko hainbat jarduerarekin. • Ostiral honetan Zelaieta parkean eta Gudari kalean tailerrak egongo dira eta bizikleta ugari ikusi ahal izango da; guztia garraio jasangarriaren zentzuzko erabileraren inguruan sentsibilizatzeko.

Amorebieta-Etxano, 2018ko irailaren 20a. Amorebieta-Etxanoko Udalak irailaren 16tik 22ra ospatzen den “Mugikortasunaren Astea”rekin bat egin du. Horretarako, ostiral honetan, irailak 21, hainbat ekintza egongo dira garraio publikoaren garrantzia azpimarratzeko, mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta autoen zentzugabeko erabilerak gure hirietan eragindako kutsadura eta baliabide energetikoen kutsaduraren inguruan sentsibilizatzeko.

Antolatutako ekintzen artean azpimarratu beharra dago mural bat egingo dela talde lanean. Muralean mugikortasun arduratsuari buruzko irudi panoramiko bat egingo dute eta gaztetxoenekin egingo diren eskulan tailerrak gai beraren ingurukoak izango dira. Mugikortasunaren txoko bat ere egongo da. Han bizikletak, tandemak, bizikleta elektrikoak, hoverboard-ak eta errealitate birtualeko beste bat ere egongo dira, guztiak mugikortasunaren gaiari lotuta. Party-bike bat (bizikleta sei lagunentzat) ere egongo da, nahi duenarentzat.

Ekitaldiak arratsaldeko bostetatik zortzietara (17:00-20:00) izango dira, Zelaieta parkean eta Gudari kalean. Gudari kalean, ostiralero bezala, trafikoa etengo da 17:00etatik aurrera.