Amorebieta-Etxanoko Udala emakumeen kontrako indarkeriaren aurka mobilizatzen da

2018/11/15
• Nagusi Aretoan “Emakumeen kontrako indarkeria” izenburua duen hitzaldi bat egongo da eta Zelaietan antzerki parte-hartzaile bat egongo da, Palestinako errefuxiatuekin lotuta eta genero ikuspegitik. Azaroaren 25ean Herriko Plazan emakumeen kontrako indarkeriaren aurka kontzentrazio bat egingo da eta bertan erakunde adierazpena irakurriko da eta Beldur Bariken Flash Moba egingo da. • Azaroaren 24an udal liburutegian umeentzat ipuin kontalari bat egongo da. Ipuinen bidez umeak eta hauen familiak kontzientziatu nahi dira eta berdintasunean oinarritutako jarreren garrantzia azpimarratu.

Amorebieta-Etxano, 2018ko azaroaren 15a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela-eta ekitaldi ugari prestatu ditu. Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu data honen inguruan. Horien artean Beldur Barik Flash Moba azpimarratu behar da. Azaroaren 25ean zornotzar guztiek indarkeria matxistari EZETZ esateko aukera izango dute 13:00ean Herriko plazan egingo den ekintza honen bidez. Beste gauza batzuen artean tailerrak, antzerki parte-hartzaileak eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko hitzaldiak egongo dira. Hainbat ekintza herritarrak indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatzeko.

Azaroaren 25eko programazioa
Datorren larunbatean, azaroaren 17an, herriko gazteei zuzendutako musika kritikako tailerra egingo da Beldur Bariken programazioaren barruan. Entzuten dugun musika begirada kritiko batekin aztertzea bultzatu nahi da eta musika matxista dagoenaren ustea desmitifikatu eta musikan matxismoa dagoela ikusarazi. 10:00etatik 14:00etara izango da.

 “Emakumeen kontrako indarkeria” izenburuarekin hitzaldi bat egongo da asteartean. Emakume helduei zuzenduta dago eta Ertzaintzak emango du hitzaldia Nagusi Aretoan. Hurrengo egunean Zelaietan antzerki parte-hartzaile bat egongo da. Palestinako errefuxiatuen ingurukoa izango da eta genero ikuspuntutik landuko da. “En sus zapatos” antzezlana 19:00etan hasiko da.

Larunbatean, azaroaren 24an, autodefentsa feministako tailer bat antolatu da Zelaietan emakume helduentzat. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa. Larunbatean baita liburutegian ipuin kontalari bat egongo da, “Ubuntu, nire abestia” ipuina kontatuko duena 12:00etan.
Azaroaren 25an, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna, indarkeria matxistaren kontra kontzentrazio bat egingo da Herriko plazan 13:00etan eta bertan erakunde adierazpena irakurriko da. Ekintza amaitu ondoren, Beldur Barik Flash Moba egingo da. Hau prestatzeko hainbat entsegu egin dira azaroan zehar Zelaietan eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dute. Helburua: emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esatea.
Azaroaren 29an, 19:00etan, Zelaietako auditorioan, “Población refugiada de Palestina con enfoque de género” ikusi ahal izango da 19:00etan.