Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrerapidea eman dio Tantorta garatu eta berroneratzeari

2019/01/25
• Udalaren Osoko Bilkurak gaur goizean onartu du inguru honetako Hiri Antolamendurako Plan Berezia. Planak hobekuntzak jasotzen ditu: Boroatik herrirako sarbidea hobetu, zuhaitzak izango dituen espaloi berri bat eraiki, jolas gune berri bat eta aparkaleku gehiago Tantortan. • Amorebieta-Etxanoko Udalak Tantorta auzoa urbanizatzea bultzatuko du eta herriko eskaintza komertziala handituko da, sektorea garatu eta Eroskiren supermerkatu berri batekin.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urtarrilaren 25a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrerapidea eman dio Tantorta auzoa berroneratzeari, gaur goizean Osoko Bilkuran onartu den Hiri Antolamendurako Plan Bereziari esker.

Proiektuak hirigintza aldaketa garrantzitsuak jasotzen ditu ingururako, esaterako, Boroatik Amorebieta-Etxanorako sarbidea hobetzea; Tantortan 30 aparkaleku berri sortzea; San Pedro kalean zuhaitzak izango dituzten espaloiak eraikitzea, argiztapen berriarekin, oinezkoek ikuspen handiagoa izan dezaten; auzoko zirkulazioa hobetuko duen errotonda bat, bide segurtasun handiago baterako eta Zornotzako txikienentzat jolas gune berri bat.

Tantorta eraldaketa

Udalak supermerkatu berri bat eraikitzea ere onartu du. 1.500m2-ko azalera komertziala izango du eta zornotzarren egungo eskaintza komertziala handituko da. Kontsumitzaileak herrian gelditzea nahi da eta inguruko herrietakoak bertara etortzea, Amorebieta-Etxanon egin ditzaten erosketak. Honekin, herriko merkataritzaren salmentak igotzea ahalbideratuko da.

Establezimendu honek enplegua sortuko du herrian, 40 tokiko enplegu inguru sortzea itxaroten baita. Obrak aurtengo bigarren seihilekoan hasiko direla aurreikusten da eta 6 milioi euro inguruko inbertsio bat egingo da.