Udal zergak eta tasak izoztuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak 2014an
Amorebieta-Etxano, 2013ko urriaren 18a. Amorebieta-Etxano Udalak aho batez erabaki zu 2014ko ekitaldirako udal zerga, tasa eta prezio publiko guztiak izoztea.
Berdin jokatuko du Udalak Kulturaren alorrean Ametx erakunde autonomoak ematen dituen zerbitzuen gastuei eta Kirol sailekoei dagokienez ere, Larreako igerilekuan nobedade moduan eskainiko den Aquagym jardueraren prezioa barne.
Amorebieta-Etxanoko Udalak aintzat hartzen du herriko auzokideek krisi ekonomikoaren ondorioz bizi duten gizarte eta ekonomia testuingurua, eta egoera hori izan da, hain zuzen ere, Osoko Bilkura osatzen duten hiru taldeak batera hartu duten erabaki hori adostera bultzatu dituena.
Erabakigarria izan da, bestalde, udal erakundearen ekonomia eta finantza egoera; izan ere, ezin ahaztu daiteke 2012ko ekitaldiko likidazioaren ondoren, superabita izaki, nasai bete zirela estatuko gobernuan aurrekontuen egonkortasunari dagokionez ezarritako betekizun guztiak.
Gizartean bizi den egoerari erreparatuta, gainera, areagotu egin ditu Udalak Gizarte Larrialdietarako Diru-laguntzekin lotuta dagoen diru-partida, eta aurten baino 45.000 euro gehiago izango du datorren urteko ekitaldian, hasieran aurreikusitakoa % 67 igoarazita horrela.