Txistu Egunaren XIV. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon

2014/09/17
• Eibar, Bermeo, Durango, Bakio eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak. • Arratsaldeko 18:00etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.

Amorebieta-Etxano, 2014ko irailaren 17a. Txistu Egunaren XIV. edizioa ospatuko du Udazken Herrian zehar egun berean hainbat txistu talderen doinuak entzun eta banden musikaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek.

Bost hauek izango dira ekitaldian parte hartuko duten bandak: Eibarko Usartza Txistu Taldea, Bermeoko Kankinkabara Taldea, Durangoko Jaizale Txistu Taldea, Bakioko Txistulari Banda eta Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistu Taldea.

Egitaraua hauxe izango da:

18:00- Txistu talde bakoitzaren kalejira herriko hainbat tokitan barrena: Hirigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Bizkaia eta Andrandi

19:30- Talde guztien kalejira herrian zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Larrabide, Kalbarioa (txistu saioa), Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Nafarroa plaza (txistu saioa), Gudari, Txiki eta Otaegi, Zelaieta parkea, Harrison parkea (txistu saioa).

Udazken Txistu Taldekoek eskerrak eman nahi dizkiete Ametx erakunde autonomoari, eta Alcoa Fundazoari, ekitaldia antolatzeko eskainitako laguntzagatik.

Udazken Txistu Taldea

Udazken Txistu Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat izanik, bera zabaltzea eta herriaren bizitzan uztartzea da helburua. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen dute  eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten dira.

Horrez gain, duela 15 urtetik hona, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dute eta, bertan, txistulariez gain, gonbidatutako metalek, abesbatzek, dantzariek eta kantariek hartzen dute parte.