Txiki Otegi kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dira

2021/02/01
Proiektuak 83.000 euroko aurrekontua du eta arkupeetako zutabeak birmoldatzea, zoladura modu uniformean estaltzea eta argiztapena eta segurtasuna hobetzea aurreikusten du.

morebieta-Etxano, 2021eko otsailaren 1ean, astelehena. Amorebieta-Etxanoko Udalak Txiki Otaegi kalea berrurbanizatzeko lanak hasi ditu. Horrela, atariak hartzen dituzten arkupeak birmoldatuko dira 2 eta 6 bis zenbakien artean.

Proiektuak 83.000 euroko aurrekontua du eta arkupeetako zutabeak birmoldatzea, zoladura modu uniformean estaltzea, argiztapena hobetzea aurreikusten du, eremu horretan argitasun eta segurtasun handiagoa eskaintzeko eta gaur egun dauden saltokiak indartzeko.

Proiektuaren helburua kale hori birmoldatzea da, pasabide izateari utz diezaion eta Amorebieta-Etxanoko bizilagunentzako kale atsegin eta erakargarri bihur dadin. Horrela, landaredia berreskuratuko da Zelaieta parkearekin jarraitutasun handiagoa izateko, San Pedro kaleraino modu uniformean zolatuko da eta kale horretako zamalanetarako gunea zabalduko da.