Txiki Otaegi kaleko trafikoa etetea

2020/01/03
Eguna: Urtarrilaren 8a Ordua: 08:00etatik 21:00etara

Txiki Otaegi kaleko auzokideei jakinarazten zaie, urtarrilaren 8an (asteazkena) 08:00etatik 21:00etara, trafikoa etengo dela kale horretan.  Garajeetara sartu eta irteteko aukera egongo da, obrako langileen oharrei jarraituz.

Hala ere, baliteke une jakin batzuetan Zelaietako aparkalekuaren irteera itxita egotea.

Obrako garabia kentzearekin lotuta dago itxiera.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 3a

ALKATEAK

Izp./ Andoni Agirrebeitia Abendibar