Txartel bakarra Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko

2016/01/13
2016arekin batera, berrikuntza izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirola eta euskara kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko txartelen erabileran, izan ere, txartel bakarra izan ahalko dute erabiltzaileek horren beharra duten zerbitzu guztietan, hau da, udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuetan.

Ametx erakunde autonomoaren zerbitzu horietakoren batean alta eragiten duten erabiltzaileei txartel berria emango zaie, eta berori erabili ahalko dute aipatutako zerbitzuetako edozeinetan, zerbitzu bakoitzerako aktibazioa eskatu ondoren. Hortaz, txartel bakarra izango dute, eta abonodun edo erabiltzaile diren bitartean indarrean izango da, aldatzen zertan ibili gabe.

Lehendik abonatuak izan eta bestelako txartela dutenek, berria eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan (Gazte Informazio Bulegoa) eta Larrea udal kiroldegian otsailaren 1etik aurrera.

Txartela pertsonala izango da, eta nork berea erabiltzekoa.