Trafikoa etenda egongo da Gudari kalean, Aste Santuko jai egunak direla-eta

2022/04/13
Kale mozketa apirilaren 13tik 18ra egingo da; baimendutako ibilgailuak soilik igaro ahal izango dira.

Aste Santuko jai egunak direla-eta, Gudari kaleko trafikoa etenda egongo da 1go zenbakitik 11. zenbakira, apirilaren 13ko (asteazkena) 17:00etatik, apirilaren 18ko (astelehena) 22:00etara. Baimendutako ibilgailuak igaro ahal izango dira soilik.

Amorebieta-Etxano, 2022ko apirilaren 13a