Trafikoa etengo da Dudea auzoan

2018/06/06
11tik 15era (astelehenetik ostiralera)

Auzokideei jakinarazten zaie datorren ekainaren 11tik 15era (astelehenetik ostiralera) Dudea (Etxano) auzoaren inguruan trafikoa etengo dela asfaltatze lanak egiteko. Etxe guztietara ibilgailuarekin joan ahal izango da beti, bai “La Bañera”tik edo Epaltzatik.

Etxano auzorako sarbideak, Bañera eta Andra Mari parrokiaren artekoak, hobetzeko proiektuagatik egingo dira lan hauek.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2018ko ekainaren 6a

ALKATEAK

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar