Trafiko etenak Dudea auzoan
2018/04/12
Asteartean, apirilaren 17an.
BANDOA
Auzokideei jakinarazten zaie datorren asteartean, apirilak 17, BI-4327 errepidean (Etxanorako igoeran) 5 minutuko etenaldi puntualak egingo direla bai trafikoan eta baita oinezkoentzat ere. Etxano auzorako sarbideak, Bañera eta Andra Mari parrokiaren artekoak, hobetzeko Hirigintzako Proiektuagatik egingo dira lan hauek.
Barkatu eragozpenak.
Amorebieta-Etxano, 2018ko apirilaren 12a
ALKATEAK
Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar