Elkarlana

2021/06/18
Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 18an, ostirala. Elixabete Etxanobe, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, eta Josu Bergara, Toki Administrazioko zuzendari nagusia, joan den ekainaren 17an izan ziren gure udalean. Bisitan, Andoni Agirrebeitia alkatearekin, Anartz Gandiagarekin eta Ainhoa Salterainekin bildu ziren, Amorebieta-Etxanoko beharrizanak eta erronkak partekatzeko. Erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa da aurrera egiteko.