Tantorta eta Urritxe auzoetako asfaltoa berriztatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak hil honetan

2014/07/28
Auzoetarako irisgarritasuna hobetzea eta oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna areagotzea dute helburu lanok.

Amorebieta-Etxano, 2014ko uztailaren 28a. Asfalto berria ezarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak hil honetan Tantorta eta Urritxe auzoetan eta inguruotako argiteria ere berriztatu du. Jarduketa horiei esker, bertarako irisgarritasuna hobetu da eta oinezko nahiz ibilgailuentzako segurtasuna areagotu egin da.

Udalak 40.000 euro inguruko inbertsioa egin du Tantorta auzoko lanetarako eta gutxi gorabehera 1.500m2-ko zoladura egin dute esparru horretan. Auzoko argiteria berriztatzeko lanak ere egin dira eta lehen zeuden argien ordez, argi-kutsadurarik sortzen ez duten eragingarritasun handiagoko beste batzuk jarri dituzte.

Urritxe auzoari dagokionez, berriz, 1.400m2 azalerako asfaltatze-lanak egin dira. Behar horiek amaitu ostean, farola berriak ezarri dituzte, bertako argiak hobeak izan daitezen. Lanen kostua 38.000 eurokoa izan da.