Skatepark berriaren lanak datorren astelehenean hasiko dira, maiatzaren 23an

2022/05/20
• Skatepark berria Zubiondo parkean kokatuko da, eta bertako erabiltzaileek adierazitako lehentasunei emango die erantzuna: skatearen bi modalitate nagusiak praktikatu ahal izatea, ‘street’ eta ‘park’. • Obraren aurrekontua 270.000 eurokoa da eta lanak uda amaierarako bukatuta izatea aurreikusten du Udalak.

Amorebieta-Etxanok skatepark berri bat izango du Zubiondo parkean, irailean. Udalak jakitera eman duenez, skateparka eraikitzeko lanak datorren astelehenean, maiatzak 23, hasiko dira eta 270.000 euro inguruko aurrekontua izango du. Pista berria egungoaren kokalekuan eraikiko da, baina zabalagoa izango da, inguruko berdeguneak hartuko baititu. Eremuaren neurriak 65x25 metro ingurukoak izango dira, hau da, 1200 m2-ko azalera osotik 900m2 inguru erabiliko dira. Pistak inguruan berdeguneak ere izango ditu, eta horiek, aldi berean, patinaje-eremuaren eta oinezkoen eremuaren arteko zatiketa egingo dute. Hala, skatepark berria urbanizazioan erabat integratuta geratuko da. 

Bi modalitate nagusien praktika
Skatepark berria eraikitzearekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak erabiltzaileen lehentasunei erantzungo die, hau da, bertan skatearen bi modalitate nagusiak praktikatu ahal izango dira: ‘street’ eta ‘park’. Diseinuak elementu desberdinak izango ditu, skatepark bakar eta oso batean integratuak, eta patinaje-lerro guztiekin patinatu ahal izango da, gustu eta maila guztietarako egokia izango baita; hau da, hasiberrientzat eta skateboardingean esperientzia handiagoa duten pertsonentzat aproposa izango da.