Seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik diru laguntzak emateko deialdia ireki da

2021/01/26
Laguntza hauetara bideratutako funts publikoak 50.000 €-koak dira, baina kopuru hori aldatu ahal izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak hala iritziz gero. Deialdi honen xedea jaiotzagatiko edo adopzioagatiko seme-alaben hazkundearekin sortzen diren premiei erantzuten laguntzea da. Jaiotza edo adopzioagatiko laguntzen zenbatekoa 400,00 € artekoa izango da ondorengo bakoitzeko.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko urtarrilaren 26an, asteartea. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak seme-alaben jaiotza edo adopziorako diru-laguntzak emateko 2021eko deialdia ireki du. Deialdi honen xedea Amorebieta-Etxanoko udalerrian bizi diren familiei diru-laguntzak ematea da, jaiotzagatiko edo adopzioagatiko seme-alaben hazkundearekin sortzen diren premiei erantzuten laguntzeko.

Laguntza hauetara bideratutako funts publikoak 50.000 €-koak dira, baina kopuru hori aldatu ahal izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak hala iritziz gero. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak 2020ko urriaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean izandako jaiotza edo adopzio berriei aplikatuko zaizkie, baldin eta Amorebieta-Etxanoko udalerriko erroldan inskribatuta badaude. Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, ezarritako laguntza jaiotza edo adopzio bakoitzeko emango da.

Diruz lagundu daitekeen gastua, laguntza ematea arrazoitu duen umearen beharrizanak estaltzera zuzenduta egongo da eta gastua Amorebieta-Etxanoko udalerrian kokaturik dauden eta umeei zuzendutako artikuluak saltzen dituzten ondoko saltoki txikietariko batean egin beharko da: tokiko farmaziak, haurrentzako arropa-dendak, umeentzat etxerako artikulu eta osagarrien dendak eta umeen oinarrizko beharrizanak estaltzera zuzendutako haur artikulu eta osagarrien dendak, hala nola, elikadura eta higienea.

Laguntza hauetarako eskubidea izango dute aitak edo amak, filiazio natural edo adopziozkoagatik, guraso-ahala gabetuta edo berau kenduta ez badaude. Gurasoak guraso-ahala gabetuta edo kenduta egonez gero, onuraduna guraso-ahala duena izango da, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu. Banaketa judizial edo dibortzioa gertatuz gero, ebazpen judizial egokiak jagoletza eman dion aita edo ama.

Ebazpen judizialean ezarritako hainbat pertsonen arteko zaintza eta jagoletzaren kasuan, berriz, pertsona hauek bere artean erabaki beharko dute laguntza nork eskatuko duen, pertsona onuraduna bakarra delako. Euren arteko akordiorik ez badago, eskaria lehenengo egin duenari emango zaio. Onuraduna Amorebieta-Etxanoko erroldan jasota egon beharko da, gutxienez, eskabide hau aurkeztu aurretiko azkeneko hamabi hilabeteetan jarraian.

Jaiotza edo adopzioagatiko laguntzen zenbatekoa 400,00 € artekoa izango da ondorengo bakoitzeko. Eskabideak deialdia Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko abenduaren 9ra arte aurkeztu beharko dira.

Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira (aldez aurretik hitzordua eskatuz 010 zenbakian, 94 630 00 02 zenbakian, www.amorebieta.eus/tramiteak/aurretiko-hitzordua webgunean, udaletxean edota Zelaieta Zentroan dauden kutxazain automatikoetan) eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako eredu ofizialean formalizatuko da, behar bezala beteta, hiru hilabeteko epean, jaiotza-datatik edo adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala edo antzeko dokumentua jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.