Sektore publikoko emakumeek mahai ingurua eskainiko dute XXI. mendeko lidergo eraldatzaileen inguruan

2022/05/06
Amorebieta-Etxanoko Udalak babestutako jardunaldia Abandoko Udaltegiko `Areto Nagusian´ (Bilbo) izango da.

Mujeres en el Sector Público elkarteak jardunaldi bat antolatu du datorren maiatzaren 19rako. Bertan, sektore publikoan lan egiten duten emakume ezberdinek XXI. mendeko lidergo eraldatzaileen inguruan hitz egingo dute. Jardunaldia Amorebieta-Etxanoko Udalak babesten du, eta Abandoko Udaltegiko `Areto Nagusian´ (Bilbo) izango da.

De “y si´s” a Diosas izenburua duen jardunaldia arratsaldeko 17:30 hasiko da, dagokion irekiera ekitaldiarekin. Lehengo hizlariak, sarrera egingo dutenak, Gurutze Ezkurdia eta Itxaso Biota izango dira, eta `Emakumeen elitearen sorrera Euskal Herrian´ gaia izango dute aztergai. Ondoren, eguneko ekimen nagusia, mahai ingurua izango da. Lau goi-karguk euren esperientzien inguruan hitz egingo dute: 

  • Marta Carazo – Zuzendaria, AEDko zuzendaritza-batzordeko kidea
  • Arantxa Gutierrrez – UPV-EHUko irakaslea, Akademe formakuntza jasoa
  • Itziar Ceballos – AVIFESeko gerentea
  • Marta Tomé – Hirigintza eta Ingurumen zuzendaria Santurtziko Udalean.

Mahai ingurua amaitu ostean, MSP elkartearen aurkezpena egingo dute: Mujeres en el Sector Público elkarteak sektoreko emakume guztiak elkartzea du helburu, hauek duten talentuari eta lanari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Jardunaldia amaitzean Networkingerako gune bat egongo da.

Jardunaldian parte hartu nahi duten herritarrek izena ematen beharko dute aldez aurretik HEMEN

JARDUNALDIAREN KARTELA