Sarreren itzultzea eta ordutegi aldaketa Zornotza Aretoan

2020/11/06

Eusko Jaurlaritzaren   38/2020 DEKRETUA, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko dela eta Zornotza Aretoak hurrengo neurriak hartuko ditu:

 

SARRERAK ITZULTZEA

 38/2020 Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei eta ezarritako ordutegi aldaketak direla eta ikuskizunetara joateko aukerarik ez duten pertsonei sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie (dekretuak mantentzen diren bitartean programatutako ikuskizunetarako)

  • Aretoko leihatilan erositako sarrerak:

Zenbatekoa leihatilan itzuliko da, eskudirutan. Mugikortasuna mugatuta dagoenez, dirua itzultzeko bide hori epemugarik gabe egongo da zabalik, kaltetuek, ahal duten unean, kudeaketak lekuan bertan egin ahal izan ditzaten.

  • On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: zelaieta@amorebieta.eus , gaian “Zuzenekoak sarrerak itzultzea” adieraziz eta, mezuan  atxikituta link honetako https://aplikazioak.amorebieta-etxano.eus/zerbikat/48340/eu/276 eskaria beteta bidaliko da, itzulketaren arrazoia agertuz, eta horrekin batera itzulketa egiteko kontu korrontearen titulartasun agiria eta sarrren erosketaren ordainagiria edo sarreren pdfa ere gehituko da. 

Abendutik  aurrera programatuta dauden ikuskizunei dagokienez, oraingoz ez da itzulketarik egingo, baina osasun agintaritzaren agindu eta gomendioen bilakaera ikusi ahala, gure ikusleak jakinaren gainean jarriko ditugu.
Amorebieta-Etxanoko udalak  lehenbailehen kudeatuko du itzulketa. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.

 

ORDUTEGI ALDAKETA

Ikuskizunen eta zinemaren ordutegia egoera berriari egokituko da (19:00 arte eszenikoetan eta musikan, 19:00 zineman eta 12:00 umeentzako zineman, goizeko emanaldiak dauden moduan mantenduko dira eta 18:00etako familien ikuskizunen kasuan).

Horrela azarorako zuzenekoen ordutegiak hurrengoak dira:

  • Azaroak 6 ESPACIO DISPONIBLE Perigallo teatro 20:15
  • Azaroak 14 MUSIKARIUM Oihan Vega 18:00
  • Azaroak 19 EZ DOK ERO Tartean 19:00
  • Azaroak 20 GAUEKOAK Kukai 19:00
  • Azaroak 21 MUNDU BAT MOTXILAN Alex Txikon, Unai Ormaetxea 18:00
  • Azaroak 27 YO LA PEOR DEL MUNDO Vaiven 19:00