Sare orokorretik Saratzu auzorako ura hornitzeko lanak amaitu dira

2020/10/26
• Sare orokorreko horniduraren aldaketak, banatutako uraren kalitatea bermatzen du. • 96.000 euro baino gehiago inbertitu dira hobekuntzan. %70 Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailak eman du.

Amorebieta-Etxano, urriak 26, astelehena. Amorebieta-Etxanoko Udalak Saratzu auzorako ur-hornidura aldatzeko lanak amaitu ditu. Saratzu auzora iristen den uraren kalitatea bermatzeko, ura hornikuntza-sare orokorretik banatzen da orain, eguraldia edozein dela ere.

Berna auzoko banaketa orokorreko sareko puntu batetik hodi zaharretik ura bultzatzen duen azelerazio-ponpaketa bat instalatu da. Hortik, Saratzu auzoko depositua San Joango EUTEan tratatutako urarekin hornitzen du.

Orain arte, auzoa Orobio ibaiko ur gordinez hornitzen zen, Saratzuko biltegian bertan soilik kloratuta. Banatzen zen uraren tratamendua, biltegian bertan oinarrizko dekantazio batez osatua, egokia zen baldintza normaletan. Hala ere, euri asko egiten zuen egunetan eraginkortasuna galtzen zuen, ibaietako ura uhertzen zenean ur banatua erasanez.

Udalak 96.429,74 euro inbertitu ditu guztira (BEZ barne), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak % 70ean diruz lagunduta.