San Juan eta San Migel kaleetako asfaltatze lanak hasiko dira

2016/03/07
• Eten egingo da trafikoa, gauez batez ere, Gregorio Mendibil, San Juan eta San Migel kaleetan martxoaren 18ra bitartean • Anbulatorio berriaren inguruetan gauzatzen ari diren urbanizatze lanetako bat da jarduketa hau

Amorebieta-Etxano,  2016ko martxoaren 7a. Amorebieta-Etxanoko udala anbulatorio berriaren hiri-inguruak hobetze aldera gauzatzen ari den jarduketekin lotuta, San Juan eta San Migel kaleetako asfaltatze lanei ekingo zaie asteon.

Horretarako, eten egingo da trafikoa, gauez, bihar hasi eta martxoaren 18ra bitartean. Egunez ere, neurri txikiagoan baina, etendurak izango dira Gregorio Mendibil, San Juan eta San Miguel kaleetan, aldez aurretik egin beharrekoa den fresatze lana burutze aldera.

Txandaka pasatzeko, bertan ezartzen diren seinaleei eta eskaintzen diren adierazpenei arreta ematea gomendatzen da.

Autobusak ohi bezala ibiliko dira. Gaueko asfaltatze lanek dirauten bitartean, gaueko 22.30etik goizeko 6.30era etengo da trafikoa (ordu tarte horretan ez dago lineako autobusen zerbitzurik).

Kaleetako asfaltatze lan hauek San Juan kalearen berrikuntza obraren jarraipena dira, Gregorio Mendibil kalearekiko lotunean hasi eta San Migel kaleko biribilguneraino, eta tarte hori Betarragane aldean jadanik burututa dagoenarekin berdintzea eta itxura berbera izatea da xedea.

Ibilgailuen sarbideko erreietako bat kentzea izango da San Migel kalean gauzatuko den aldaketarik esanguratsuena. Horrela, errei bi izango ditu, bata sartzeko eta bestea irteteko, eta jarduketa horri esker lortzen den gainazala oinezkoen pasealeku izango da, kalearen ezkerraldean 9,5 metro zabalera izango baitu espaloiak.

Biribilgunearen hego-ekialdean, gainera, lorategi-gunea sortuko da eta 10 zuhaitz landatuko. Aipatzekoa da, bestalde, hiri ekipamenduari dagokionez, etxeko hondarren hautazko bilketa egiteko ezarriko den lurpeko edukiontzien irla.