San Juan eta San Migel kaleetako lanak amaitu dira

2016/04/02
• Herriko beste gune batzuetan egin izan den bezala, gune honetan ere oinezkoari lehentasuna eman zaio. Horretarako espaloi zabalagoak eta erosoagoak jarri dira. • San Migel kaleko errei bat kendu da, orain kalearen ezkerraldean oinezkoek paseatzeko lekua izango dutelarik, 9,5 metroko zabalera duen espaloi batekin.
Amorebieta-Etxano, 2016ko apirilaren 29a.

Bost hilabetez lanean aritu ondoren eta ia 800.000 euroko inbertsio bat egin ostean, Amorebieta-Etxanoko Alkateak, Andoni Agirrebeitiak, eta Hirigintza zinegotziak, Anartz Gandiagak, gaur modu ofizialean aurkeztu dituzte San Juan eta San Migel kaleetan egindako lanak.

Ingurua anbulatorio berrira egokitzeko Udala egiten ari den jardueren zati da obra hau.

 

Kaleak Betarraganerekin berdindu nahi dira eta aldi berean, aldaketak burutu dira oinezkoari lehentasuna emateko, herriko obra guztietan egiten ari den bezala.  Helburua herritar guztiak osasun zentro berrira erraz eta eroso iritsi ahal izatea da.

 

Horretarako beharbada aldaketarik esanguratsuena San Miguel kalearena izan da. Bertan ibilgailuen sarrera errei bat kendu da. Orain errei bi daude (sarrera eta irteera), irabazi den azalera hau oinezkoentzako pasealeku zabal bat bihurtu delarik kalearen ezkerreko aldean, 9,5 metroko espaloi batekin.  

Eraldaketa hau San Juan kalea Gregorio Mendibil kalearekin gurutzatzen den lekuan hasi eta San Migel kaleko errotondara arte doa, kale honetako 21. zk.ra arte helduz.  Espaloietako zabalerak ere bateratu dira eta baita luzera osoan zehar dagoen erdiko irlatxoarena ere.

 

Jarduera hauekin, San Juan eta San Migel kaleetan anbulatorio berria inguratzen duen espaloia, askoz zabalagoa izango da, laukoiztu egingo baitu bere azalera. 473 m²  izatetik 2. 210 m² izatera pasatuko da.

Gainera, jarduera aprobetxatu da lur azpiko instalazioak berritzeko, egun daudenekin bat datozen zoladurak egiteko eta jasota geldituko diren oinezkoen pasabideak erregularizatzeko. Horrela oinezkoarentzat altura ezberdinak egotea ekidin nahi da.

 

Bizkaibusen geralekuak

 

 

Aldaketek Bizkaibusen geralekuan eragina izan dute eta baita San Migel kaleko zama-lanetarako gunean.  Bizkaibusen geralekua metro batzuk mugitzen da eta luzeagoa da etorkizunean Osasun Zentroaren erabilerarako bakarrik izango den aparkaleku bat jartzeko (anbulantziak) eta ibilgailuetatik mugikortasun murriztua dutenak igo edo jaisteko puntu bezala erabiltzeko anbulatoriora doazenean.  

Era berean, errotondaren hego-ekialdeko izkinan lorategi bat jarri da. 10 zuhaitz landatu dira, zuhaitzak izango dituen paseo bat sortuz.  Hiri ekipamendu berriei dagokienez, azpimarratu beharra dago etxeko hondakinak jasotzeko lurpeko edukiontziak jarriko direla.

 

Saneamendua eta elektrizitatea

 

 

Era berean, urbanizazio lanak aprobetxatuz, lur azpiko instalazioak berritu eta handitu dira. Hobekuntzarik garrantzitsuenak San Migel kaleari dagozkionak dira, ez baitzuen elektrizitate, telefonia eta gas sarerik.

Euri uren eta ur zikinen lur azpiko sarea aldatu da, honen hustutzeko gaitasuna handituz. Era berean, San Migel kaletik doan hodi nagusia ordezkatu da, diametroa handituz eta San Juan kaletik jarraipena eman zaio.  Ildo beretik, transformazio gune berri bat jarri da, San Migel kalean Euskaltel eta Telefonicako sareei jarraipena eman zaie eta inguruko argiteria aldatu da.