Sabino Arana kalea konpontzeko lanak amaitu dira

2015/04/23
• 600 m2 inguru asfaltatu dira asfalto inprimatuarekin, ibilgailuek herriaren erdigunera iristean duten abiadura jaitsarazteko. • Zarata handitzeak eta bidearen zimurtasunak automatikoki astiroago joanarazten du eta horrela, herriaren erdigunean mantsoago sartzen da.

Amorebieta-Etxano, 2015eko apirilaren 23. Amorebieta-Etxanoko Udalak Sabino Arana kalea (Andra Mari parrokia parean) asfaltatzeko lanak amaitu ditu. Ekimen hau Topaketa edo Bidean Plana bezalakoei batzen zaie. Denek herriaren erdigunean trafikoaren abiadura jaistea bilatzen dute eta horrela, oinezkoarentzat gune atseginago bat sortu.

Hain zuzen ere 40.000 euro baino gehiago inbertitu dira dauden lauzak konpondu eta dena asfaltatzeko. Gune bi desberdindu dira. Lehenengoan galtzada-harri motako asfalto inprimatuarekin 600 metro egin dira, asfalto inprimatuarekin jarraituz tren geltokiaren sarrerara arte.

Asfalto inprimatuak balio-bizitza luzeagoa du eta konpontzeko errazagoa izateaz gain, egokia da ibilgailuek bere abiadura jaitsi dezaten. Zarata handitzeak eta bidearen zimurtasunak automatikoki gidaria astiroago joanarazten du eta horrela, herriaren erdigunean mantsoago sartzen da.

Gainontzeko zatia, 650 m2 inguru, erdigunetik aldenduta dagoena, asfalto lauarekin asfaltatu da.