Rallysprinta egingo da lehenengoz Amorebieta-Etxanon datorren larunbatean, uztailak 13

2010/09/07
- Proba kronometratua Urritxetik abiatuko da eta San Juaneko araztegitik, Etxanotik, Arrindatik, Derandeindik, Dudeako San Migeletik eta Eubatik igaro ondoren, udalerri erdira itzuliko da. - Nafarroan egokituko da mantentze lanetarako esparrua. - Proba gauzatu bitartean, unadetan eten egingo da trafikoa auzo horietan.

Amorebieta-Etxano, 2013ko uztailaren 04a. Karmengo jaiak prestatzeari ekingo diote Amorebieta-Etxanon datorren larunbatean, uztailak 13, hainbat jarduera antolatu baita egun horretarako. Gernika Racing Klubak antolatu duen Amorebieta-Etxanoko I. Rallysprinta izango da horietako bat. Gertaera aparta izango da, 60 partaidetik gora izango duena, eta Udaletik eskaria egiten zaie parte hartuko duten zornotzar guztiei, antolatzaileen adierazpenak eta aginduak zehatz-mehatz bete ditzaten.

Euskadiko eta Bizkaiko Rallysprint lehiaketetarako puntuagarria izango da proba hau, eguerdiko 14:00etan hasiko da eta 19:30 inguruan amaituko. Urritxen ekingo zaio proba kronometratuari. Ondoren, San Juaneko araztegitik  igaroko da Etxanora bidean. Bertatik irten eta, Arrindatik  eta Derandeindik pasata, Dudeako San Migelera abiatuko dira eta Palazioko bidea hartuko dute. Ibilbide kronometratua bertan amaituko da, Eubara iritsi aurretik. Eubatik hirigunera joango dira, N-634 erabilita horretarako. Ostean Zelaieta parkera zuzenduko dira ibilgailuak, eta parketik Urritxera zuzenduko dira atzera, trafiko arautegia beterik, bigarren itzuliari ekiteko bertan.

Proba gauzatu bitartean, unadetan eten egingo da trafikoa lasterketaren ibilbidea igarotzen deneko auzoetan. Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzokideei beraien kolaborazioarengatik.

Nafarroako aparkalekuan egokituko da mantentze lanetarako esparrua. 

Abiadura-rallyen aldaera da rallysprint izeneko proba. Rallyak baino askoz laburragoa izaten da, eta tarte bakarrean egiten da. Proba berezi batek osaturik dago funtsean rallysprinta, tarte kronometratua eta erregulartasunean oinarritzen diren loturak tartekatuz.