Pilota Pro Fest | Amorebieta-Etxano aurkeztu dute gaur

2022/11/10

Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta martxora bitartean hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, eta Lehenengo mailako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.

Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak; Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek; eta Aspe Pelotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandoneak hartu dute parte. Unai Laso, Joseba Ezkurdia, Aimar Morgaetxebarria eta Aitor Elordi pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean. 

Andoni Agirrebeitia alkateak poza eta ilusioa azaldu du, Amorebieta IV pilotalekua maila goreneko lau partiden eszenatoki izango delako, eta zornotzarrek zuzenean gozatu ahal izango dutelako binakako txapelketa nagusiaz: “gainera, aurten ohore handia izango da Aimar Morgaetxeberria zornotzarra pilotari profesional gisa ikustea. Era berean, ikuskizunaz gain, azpimarratu nahi dut Pilota Pro Fest bezalako jaialdiak erreferente direla kirol hau praktikatzen duten zornotzarrentzat, bai pilota eskolan, eta baita afizionatu mailan ere”.

 

Hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, gaueko 22:00etan, musikarekin
Abenduaren 2an, urtarrilaren 6an, otsailaren 3an eta martxoaren 3an, gaueko 22:00etan, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira eta Baikoko zein Aspeko kirol materiala zozketatuko dute.

Abonuak eta sarrerak

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAK

PARTIDA BAKARRERAKO SARRERA

Amorebieta-Etxanoko Kirol Klub 

guztietako federatuak 60 euro

Gazte-txartelarekin 20 euro

Abonu normala  90 euro

Sarrera normala  25 euro

 

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan, Venecia Kafetegian, edo telefono zenbaki hauetara deituz 685 78 93 65 (Markel) eta 652 77 68 62 (Karmelo). 

Abenduaren 1ean, osteguna, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta frontoian 19:00-21:00 artean.