Amorebieta-Etxanoko AASS-ak, Astepe auzoan, aldatzeko herritarren parte-hartzerako programa.

2015/02/23
• Herritarengana irekitako saioa. • Otsailaren 27an, ostirala. • Lekua: Etxano-Aretoa (Udaletxea)

Astepeko plangintzako arau subsidiarioen aldaketa puntuala burutzeko izapideei ekin zaie. Herritarren parte-hartzerako programa onartu da, prozesu honetan parte hartu nahi dutenen iritziak jaso ahal izateko. 

Horretarako, nahi duen herritar ororentzat bilera bat egingo da izapidetzen ari den espedientearen edukia eta helburuak azaltzeko. Bilera otsailaren 27an izango da, eguerdiko ordu batean (13:00), Etxano Aretoan. 

Herritarren parte-hartzerako programa eta gogoeta egiteko hasteko eta herritarren parte-hartzerako agiria ezagutzeko klikatu hemen: