Pandemiaren eraginez murriztutako zerbitzuak martxan berriro Udal Liburutegian

2021/06/28
• Astelehen honetatik aurrera, ekainak 28, erabiltzaileek aukera izango dute berriro liburu, film eta aldizkarietara hurbiltzeko eta euren gustu eta beharretara gehien egokitzen dena aukeratzeko. Material horiek eskuratzeaz gain, ordenagailu-zerbitzua eta irakurketa indibidualizatuko gunea ere jarriko dira.

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 28an, astelehena. Zelaieta Zentroan dagoen Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak pandemiaren ondorioz murriztu ziren zerbitzu guztiak berreskuratzen ditu.

Astelehen honetatik aurrera, ekainak 28, erabiltzaileek aukera izango dute berriro liburu, film eta aldizkarietara hurbiltzeko eta euren gustu eta beharretara gehien egokitzen dena aukeratzeko. Material horiek eskuratzeaz gain, ordenagailu-zerbitzua eta irakurketa indibidualizatuko gunea ere jarriko dira.

Liburutegiak ondorengo zerbitzuak eskainiko ditu:

-          Materialak norberak aukeratzea (liburuak, pelikulak eta aldizkariak).

-          Haurren Liburutegira sarbidea.

-          Materialen mailegua eta itzulera.

-          Ordenagailu zerbitzua (Cyberplanet).

-          Fotokopia zerbitzua

-          Ikasketa Gela (Zelaieta Zentrokoa).

-          Irakurtzeko esparrua.

Gogorarazi behar da osasun-baldintzak hobetzeak zerbitzu guztiak berrezartzea ahalbidetzen duela, betiere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezarritako neurriei eusten bazaie.