Omenaldia egingo dio Amorebieta-Etxanok Zornotza Saskibaloi Taldeari

2010/09/07
- Ostiralean, maiatzak 31, arratsaldeko 18:00etan, harrera egingo zaie udaletxean. - Osoko Bilkuren aretoan erakunde-harrera egin ondoren, garaikurra erakutsiko diete taldekideek ekitaldian parte hartzera Herriko plazara hurreratzen diren zornotzarrei. - Adecco Zilarra (LEB Liga) mailara igo da talde zornotzarra


Amorebieta-Etxano, 2013ko maiatzaren 29a. Omenaldia eskainiko diote ostiralean, maiatzak 31, zornotzarrek Zornotza Saskibaloi Taldeari, EBA Ligaren txapeldun izan eta Adecco Zilarra (LEB mailara) igo baita.

Arratsaldeko 18:00etan egingo zaie erakunde-harrera udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan  taldea osatzen duten jokalariei, Iván Frade eta Mikel Garitaonandia teknikariei, eta klubaren zuzendaritzaren ordezkariei.
Ondoren, udaletxeko balkoira irtengo dira taldea osatzen duten guztiak, lortutako garaikurra Herriko plazara hurreratzen diren zornotzarrei erakusteko eta garaipena beraiekin partekatzeko.

Omenaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu hiritar guztiak Amorebieta-Etxanoko Udalak, garaipenean eta igoeran beraiek ere partaide izan daitezen.