Olentzero eta Mari Domingi Amorebieta IV Frontoira hurreratuko dira abenduaren 23an eta 24ean, Gabonak agurtzera 15:00etatik 20:00etara

2020/12/23
Beraiekin egoteko, aurrezita zornotzaaretoa.eus web gunean hartu beharko da. Bihar, abenduak 24ean, 11.00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingik, amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web guneetan ikusi ahal izango den mezu bat bidaliko dute bideo baten bitartez.

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 23a, asteazkena. Pandemiari eusteko ezarritako mugimendu murrizketak gorabehera, Olentzerok eta Mari Domingik Amorebieta-Etxano bisitatzeko baimena lortu dute, horrela, Zelaietan dagoen Amorebieta IV. pilotalekura hurbilduko dira Gabonak agurtzera gaur, abenduaren 23an eta bihar 24ean, 15:00etatik 20:00etara. Eta bihar abenduaren 24ean, 11.00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingik, amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web guneetan ikusi ahal izango den mezu bat bidaliko dute bideo baten bitartez. Adi entzun beraiek esan beharrekoak!

 Beraiekin egoteko, aurretiazko hitzordua zornotzaaretoa.eus web gunean hartu beharko da eta hartzerakoan, ordua eta norekin egon nahi den (Olentzerorekin edo Maridomingirekin) zehaztu beharko da. Zita bakoitzean, familia unitate bakoitzeko 4 kide sartu ahal izango dira. Ordua baino 5 minutu arinago egotea eskatzen da Amorebieta IV frontoiko atean. Familia bakoitzak zehaztutako lekutik argazki bat ateratzeko eta eskutitza emateko aukera izango du.

 Segurtasun neurriei dagokienez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Pertsonalaren argibideak uneoro jarraituz, eskuak garbitu beharko dira sarreran eta segurtasun distantzia mantendu beharko da.