Ogenbarrenan 101 etxebizitetako behin-betiko zozketa

2008/09/29
Ogenbarrenan egingo diran 101 etxebizitetako behin-betiko zozketaren zerrendak Zelaieta Zentroan dagoen Etxebizitza-Bulegoan argitaratu dira irailaren 26an.

Etxebizitza hauetako adjudikaziorako prozesua ekainaren 1ean hasi zen, egun horretan eskariak jasotzeko eta aurkezteko epea zabaldu zen, uztailaren 14an amaitu zelarik.
Behin-behineko zerrendak irailaren 1ean argitaratu ziren, eta ordutik irailaren 12ra zerrendetatik kanpo  geratu ziren eskatzailek alegazioak aurkeztu epea izan zen.
Hurrengo pausoa irailaren 26an behin-betiko zerrendak argitaratzea izango da, zerrenda hauetan onartutako guztiek zozketarako dagozkien zenbakia ezagutuko dute.
Ogenbarrenako etxebizitetako zozketa  Notarioaren aurrean , frontoian urriaren 30ean, egingo da.
Zozketa eta gero, Etxebizitza-Bulegoan etxebizitzetako adjudikatariek eskatutako agiriak aurkeztu behar izango dituzte.