BFA Udalekuak 2020 kanpainarako berritasunak

2020/02/18

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiako “Udalekuak 2020” kanpainako eskabideak ezin izango dira paperean aurkeztu. Eskabideak, nahitaez, online aurkeztu behar dira egoitza elektronikoaren bidez.

Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digital bat. Bitarteko elektronikoei buruzko eta hauek lortzeko moduari buruzko informazioa lortzeko, sartu onartutako identifikaziorako bitartekoei buruzko web-orrian: https://www.ebizkaia.eus/eu/sinadura-sistemak

Eskabideak sartzeko epea martxoaren erdialdean irekiko da. Beraz, ez badaukazu identifikatzeko bitartekorik, garrantzitsua da lehenbailehen eskatzea.
Identifikazio bitarteko elektronikoak eskuratzeko, Zelaieta Zentroko bigarren solairuan dagoen KZ Gunean argibideak eman ahal dizkizute, hauek lortzeko laguntza eskeiniz aurretiaz hitzordua eskatuz, 944033303 telefonoan edo tutor.amorebieta-etxano@kzgunea.net helbidean.

Informazio gehiagorako: https://web.bizkaia.eus/eu/udalekuak