Negozioek COVID-19 geldiarazteko egindako inbertsioak diruz lagunduko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak

2020/07/30
• Larrialdi-egoeraren ondorioz ETEek eta autonomoek egin behar izan dituzten aurreikusi gabeko inbertsioetan kolaboratzea da helburua. • Aurtengo ekitaldian 200.000 euro erabiliko ditu xede horretarako eta, establezimendu bakoitzeko gehienez 1.000 euro emanez, gastuen % 90era bitarteko laguntzak banatuko ditu.

Amorebieta-Etxano, 2020ko uztailaren 30a. Beste laguntza-lerro bati ekin dio Amorebieta-Etxanoko Udalak, ETEek eta autonomoek euren negozioak berriro ere zabaltzeko aurre egin behar izan dieten aurreikusi gabeko gastuetan kolaboratuz horrela. COVID-19ak eragindako larrialdi-egoeraren ondorioz jasaten ari diren egoera katramilatsua arintzea eta udalerriko jarduera ekonomikoari eusten laguntzea da helburua.

Segurtasunerako, prebentziorako eta COVID-19 geldiarazteko ekipamenduak, hau da manparak, eskularruak, maskarak, desinfektatzaileak eta norbere babeserako bestelako ekipoak (EPI), finantzatzen laguntzera bideraturik egongo dira subentzio hauek.

Horrela, larrialdi egoera aldarrikatuz martxoaren 14an emandako dekretutik aurrera gauzatu diren gastuen eta inbertsioen % 90era bitarteko laguntza jaso ahalko dute establezimenduek, 1.000 bana euroraino. Aurtengo ekitaldian 200.000 euroko diru-partida erabiliko du Udalak horretarako.

Laguntza honi heldu nahi diotenek Amorebieta-Etxanoko Udaletxeko Hiritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) jaso ahalko dituzte oinarriak eta eskari-orria edo, bestela, sustapena@amorebieta.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Eskaria beteta,  2020ko urriaren 30era bitartean entregatu beharko dute HAZen. Aurrekontuetan xede honetarako dagoen diru-hornidura agortu bitartean, erregistratu ahala ebatziko dira eskabideak.