Nagusi Aretoak hitzaldia antolatu du: `Pandemiaren ondoren…´

2021/11/15
Hitzaldia azaroaren 16an da, asteartean, eta Amorebieta-Etxanoko 60 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzendua.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bitartez, hitzaldia antolatu du pandemiak pertsonengan izan duen eta gaur egun oraindik izaten ari den eraginari buruz hitz egiteko. Amorebieta-Etxanoko 60 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzendua.

Adineko pertsonak izan dira, zalantzarik gabe, pandemiak gehien kaltetu dituenak. Hori dela eta, Nagusi Aretoak hitzaldi hau antolatu du, udalerriko pertsona adinekoek erramintak izan ditzaten pandemiaren ondorioei aurre hobeto egin ahal izateko, esaterako, konfinamenduaren ondorioz areagotu zaien ezinegon emozionalari.

  • Eguna: asteartea, azaroak 16
  • Ordua: 16:30-18:00
  • Hizlaria: Patxi Santamaria (Lagungo Fundazioa)
  • Lekua: Nagusi Aretoa

Informazio gehiagorako edo izena emateko: Nagusi Aretoan, 94 694 11 29 zenbakian edo WhatsApp bidez  688 692 806 zenbakian