Nagusi Aretoak hitzaldi bat antolatu du adinekoentzat, inguruko eta kalitatezko elikadurari buruz

2019/01/24

Amorebieta-Etxano, 2019ko urtarrilaren 24a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak hitzaldi bat antolatu du datorren astearterako, urtarrilak 29 (18:00). Jatorriarengatik eta kalitatearengatik bereizten diren elikagai eta edariei buruzko azalpenak emango dira bertan. Herriko nagusi guztiei zuzenduta dago eta hitzaldia Nagusi Aretoan izango da.

Gure itsasoan, gure baserrietan eta gure landa inguruan, goi mailako kalitatea duten elikagai eta edariak sortu eta eraldatzen dira. Hauek dira elikadura osasuntsu baten oinarria eta gure lurraldearen osasuna hobetzen ere laguntzen dute. Hitzaldian Euskadiko kalitate marka daramaten hainbat elikagai ezagutuko dira eta hauen funtsezko ezaugarriei buruz hitz egingo da: ekoizteko modua, nola kontrolatzen diren, ziurtagiria nola ematen zaien eta merkatuan nola bereizten diren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo izena emateko, Nagusi Aretora jo daiteke urtarrilaren 28ra arte. Nagusi Aretoa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94 694 11 29.

•    Eguna: asteartea, urtarrilak 29
•    Ordua: 18:00-19:00
•    Hizlaria: HAZI Fundazioa
•    Lekua: Nagusi Aretoa