Nagusi Aretoak “GUGGENHEIM BILBAO MUSEORA” joateko bisita antolatu du.

2019/02/15
Otsailaren 22an, ostirala, 16:00etan Izena emateko epea: otsailaren 18tik 21era arte. 16:00etatik 20:00etara

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren otsailaren 22an, ostirala, 16:00etan txango bat antolatu du Guggenheim museoa ezagutzeko herriko nagusientzat.

Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen, eta XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren erakusgarri bikaina da.Osorik hartuta, Gehryren diseinuak egitura eskultorikoa sortu du, oso ikusgarria, Bilboko hiri-bilbean eta bere ingurunean erabat integratutakoa.

Museoko bi erakusketa ikusiko ditugu. Batetik,Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketak Solomon R. Guggenheim Museum-eko Thannhauser Bilduma osatzen duten pieza garrantzitsuetan jartzen du arreta.Bestetik, Alberto Giacomettik (1901–1966) lau hamarkadatan zehar egindako ekoizpena biltzen du; XX. mendeko itzal handieneko artista izan zen bera.

-    Izena emateko epea: otsailaren 18tik 21era arte.
-    Izena emateko eta informazioa eskuratzeko  Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.
-    Prezioa: doan

Plaza mugatuak dira.