Nagusi Aretoak bisita kulturalak antolatuko ditu taldeentzat

2015/03/02
MARTXOtik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Udalako Gizarte Ekintza Sailak NAGUSI ARETOAren bidez (Aisialdi Aktiborako Zentroa), taldeentzat bisita gidatuak antolatuko ditu, askok egindako eskariari erantzunez. • Lehenengo bisitarako izena emateko epea: Martxoaren 9tik martxoaren 19ra.

Amorebieta-Etxano, 2015eko otsailaren 26a. MARTXOtik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Udalako Gizarte Ekintza Sailak NAGUSI ARETOAren bidez (Aisialdi Aktiborako Zentroa), taldeentzat bisita gidatuak antolatuko ditu, askok egindako eskariari erantzunez. 

Helburua nagusiek historia, gure inguruko kultur ondarea, historia museoak, interes kulturaleko ibilbideak… ezagutzea eta baloratzen jakitea da. Berriak direlako edo gaurkotasuna dutelako erakargarriak izan daitezkeen lekuetara ere antolatuko dira bisitak: Alhondiga, EITB…

Hilean bisita bat antolatuko da, egun erdikoa, martxoan hasi eta ekainera bitartean (hau barne). Ordutegia bisitaren arabera zehaztuko da. 

Nagusi Aretoko jarduera guztietan bezala, gure metodologia parte-hartzailea eta irekia da.  Zentzu honetan, bilera bat egingo dugu interesa dutenekin bisita kulturalen programa antolatzeko martxoaren 9an, 16:30ean Nagusi Aretoan. Helburua interesak, iradokizunak… partekatzea izango da. 

Lehenengo bisitarako izena emateko epea: Martxoaren 9tik martxoaren 19ra.      

Izena emateko eta informazioa jasotzeko lekua

NAGUSI ARETOA,
Gudari kalea 6
Tel.: 94-6941129
Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. 

NAFARROA ZENTROA-GIZARTE EKINTZA
Tel.: 94 – 630 01 90
Astelehentik ostiralera 8:30-14:30.