Nagusi Aretoak bisita antolatu du `Hondakinei buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroa´ bisitatzeko

2021/12/10
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren abenduaren 17an, ostirala, 10:00etan txango bat antolatu du Artigas-Arraiz Zentroa ezagutzeko herriko nagusientzat.

Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroan. sentiberatzeko ekintzak egiten dira , ikastetxeei nahiz, oro har, erakundeei, elkarteei eta herritarrei zuzendutakoak. Parte hartzen duten enpresak.Bizkaian sortutako hondakinen prebentziorako nahiz hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko prozesu guztien inguruan herritarrak sentiberatzea eta informatzea du xede zentroak.Hauek dira bisitaren mugarri nagusiak:

  1. Hondakinen inguruko arazoak eta urrezko hiru arau nagusiak (murriztu, birziklatu eta berrerabili) ezagutaraztea.
  2. Hondakinek objektu baliagarri berri bat lortzeko bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte jarraitzen duten birziklatze-prozesuak azaltzea (ekonomia zirkularra).
  3. Errefusaren tratamendua azaltzea: eta TMB plantako tratamendua, Zabalgarbi eta Artigasko biltegia.Kompost lantegia ere ikusiko dugu.

Izena emateko epea: abenduaren 13tik aurrera.

  • Izena emateko eta informazioa eskuratzekoHerritarren Arreta Zerbitzura telefonora 94 630 00 02 deitu. Nagusi Aretora jo daiteke hurrengo ordutegian:
    Astelehenean 9:30-13:00;15:00-18:00
    Asteartean 15:00-18:00.
    Egueztenean 11:30-13:00.
    Eguenean 15:00-18:00.
    Barikuan 9:30-13:00.
    Edo  nagusiaretoa@amorebieta.eus helbide elektronikoaren bidez izena eman dezakezu (Izen-abizenak eta telefono zenbakia) abenduaren 16ra arte.

Prezioa: doan

Plaza mugatuak dira.