Nagusi Aretoak Bilboko Aste Santuko Pasoen museora irteera bat antolatu du.

2015/04/21
• Museo honek Bilboko Aste Santuko historia zabaltzea du helburu eta hiriak duen ondare artistiko eta erlijiosoa ezagutzera ematen du.

Bilbo, 2015eko apirilaren 21. Nagusi Aretoak datorren ostiralerako, apirilak 24, Bilbon dagoen Aste Santuko Pasoen museora bisita kultural bat antolatu du, arratsaldez.  Museo honek Bilboko Aste Santuko historia zabaltzea du helburu eta hiriak duen ondare artistiko eta erlijiosoa ezagutzera ematen du.

Bilboko bederatzi kofradiek bere historiaren zati garrantzitsu bat dute ikusgai museo honetan, 800 metro karratu baino gehiago erabiltzen direlarik horretarako. Konkretuki, Kristoren Pasioaren gurutze-bidea osatzen duten pasoak ikus daitezke metro gutxitara eta baita hainbat tailu eta irudiak eramateko taulak, bakoitza bere tenpluan kulturako ikusgai daudenak.

Kalitate handiko ondarea da eta balio neurtezina du eta Aste Santu gutxik dute halakorik.  Museo esanguratsua da irudien kalitateari esker eta bere irudigileei esker. Euskal Herrian ezaugarri hauek dituen museo bakarra da.
Irteera honek jarraipena eman nahi dio Udalaren baliabide hau erabiltzen dutenek egindako eskariei, pasa den martxoan Bilboko Udaletxera eta Bizkaiko Foru Aldundira egindako lehenengo bisita arrakastatsuaren ostean (herriko 33 lagun joan ziren).

Izena emateko epea apirilaren 22an, asteazkena, amaituko da.  Nagusi Aretoan eman daiteke izena astelehenetik ostiralera (18:00-20:00). Informazio gehiago eskuratzeko: 946941129.