Nagusi Aretoak barre-terapia tailerra antolatu du adinekoentzat

2017/05/12
• Tailerra asteazkenetan egingo da, maiatzaren 17an, 24an eta 31n, 17:00etatik 18:30era. • Helburua barre-terapia ezagutaraztea da, egoera fisikoa eta psikologikoa barreraren bitartez hobetzeko metodo gisa.

Amorebieta-Etxano, 2017ko maiatzaren 12a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bitartez, barre-terapiarako doako tailerra antolatu du maiatzean; udalerriko 60 urtetik gorako adinekoei zuzenduta dago.

Tailerraren helburua barre-terapia ezagutaraztea da, egoera fisikoa eta psikologikoa barreraren bitartez hobetzeko terapia gisa. Parte-hartzaileek barrearen onura fisiko, psikologiko eta sozialak ezagutuko dituzte. Izan ere, alderdi fisiologikoei dagokienez, bihotzaren, zirkulazio-sistemaren eta sistema immunologikoaren funtzionamendua hobetzen du, bai eta biriketako funtzioa ere, oxigenazioa handitzen du eta efektu analgesikoa dauka.

Barreak eta umoreak, bestalde, hainbat onura psikologiko dakarzkigute: esaterako, antsietatea eta estresa txikiagotzen dituzte, kezka eta pentsamendu negatiboekiko arreta galarazten dute, gaitasun intelektualak sendotzen dituzte eta pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetza errazten dute.

Tailerra asteazkenetan egingo da, maiatzaren 17an, 24an eta 31n, 17:00etatik 18:30era.

Izena eman daiteke Nagusi Aretoan (Gudari kalea 6) edo 94.694.11.29 telefono-zenbakiaren bitartez, maiatzaren 16a baino lehen.