Amorebieta-Etxanoko Nagusi Aretoak autoek ez harrapatzeko kontuan izan beharrekoei buruzko hitzaldi bat emango du bihar

2017/11/13
• Ekintza hau Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak antolatu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren laguntzarekin. • 64 urte baino gehiago dituztenei zuzenduta dago eta harrapaketak izateko arriskuaz sentsibilizatu eta hauen ondorioei buruz hitz egin nahi da. • Sarrera doakoa da baina aforoa mugatua. Horrenbestez, Nagusi Aretoan izena eman behar da (16:00-20:00 edo telefonoz: 94 694 11 29)

Amorebieta-Etxano, 2017eko azaroaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Eusko Jaurlaritzarekin batera hitzaldi bat antolatu du autoek ez harrapatzeko kontuan izan beharrekoei buruz.

Hitzaldia bihar izango da, azaroak 14, 17:30ean Nagusi Aretoan eta sarrera doakoa da. Bertara joateko, Nagusi Aretoan izena eman behar da (16:00-20:00) edota bestela ondoko telefono zenbakira deitu: 94 694 11 29.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak “Segurtasuna pausoz pauso" izeneko programa bat du eta honen helburua 64 urte baino gehiago dituztenak harrapaketak izateko arriskuaz eta hauen ondorioetaz ohartaraztea da. Era berean, trafiko istripuak ekiditeko eta norbere burua babesteko har daitezkeen neurriak sustatu nahi dira.

 

www.amorebieta-etxano.eus