Nagusi Aretoak “Bilboko itsasadarra itsas museora” joateko bisita antolatu du

2018/01/24

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren urtarrilaren 26an, ostirala,16:00etan txango bat antolatu du Bilboko itsasadarra itsas  museoa ezagutzeko.   


Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.

  • Izena emateko epea: urtarrilaren 22tik 25era arte.
  • Informazioa eskuratzeko: Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu daiteke: 94 694 11 29.Plaza kopurua mugatua da.
  • Prezioa: 3 €